XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA IRAGARPENA, GHI-206/90-P08 espedientean hartutako akordioari buruzkoa.

Diputatuen Kontseiluak, 1990eko azaroaren 20ko sesioan, bere zati xedatzaileak honakoa dioen erabakia hartu du: Antzuolako Udalak sustatu eta izapidetuta, herri horretako 5. H.G.A.ko Barne Erreformarako Plan Bereziari behin-betiko onarpena ematea, eraikuntzaren gehieneko altuerari buruzko zehaztasuna sartuz, erabaki honen azalpen zatian seinalatutako akatsak konponduz eta behin-behineko onarpen erabakiko baldintzen hedadura konkretatuz.

Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboari dagokionez eta horren aurka errekurtso kontentzioso-Administratiboaren aurretiko Birjarpen Errekurtsoa jar daiteke, Foru Diputazio Txit Argi honetako Diputatuen Kontseiluaren aurrean, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko gehienezko epearen barruan, egokitzat jotzen den beste edozein erabiltzearen kalterik gabe.

Adierazi den epean GHI-206/90-P08 espedientea, aztertu ahal izateko, jendaurrean egongo da Foru Diputazio honetako Arkitektura, Hirigintza eta Ingurune Departamentuko Idazkari Teknikoako bulegoetan.

Donostia-San Sebastián, 1990eko azaroak 22. Idazkari Teknikoa, MARIA MUNT DURAN.